Itxi

EUROPA LIGA

Athletic - APOEL, 'arrisku handiko partida'

Erredakzioa

Ostegunean San Mamesen jokatuko den Europa Ligako final-hamaseirenetako partida 'arrisku handikoa' izango da, Indarkeriaren Aurkako Batzordearen arabera.

San Mames. Argazkia: EFE

Indarkeriaren Aurkako Batzordeak 'arrisku handiko partida'tzat jo du ostegunean San Mamesen jokatuko den Europa Ligako Athletic - APOEL partida. Zipreko taldeak 1.500 zaleren babesa izango du Bilbon. Jada, iritsi dira zale batzuk Bizkaiko hiriburura.

Hori dela eta, partida jokatuko den egunean, ez da sarrerarik salduko San Mameseko txarteldegietan; bai, ordea, asteartean eta asteazkenean. Ostegunean, bazkideek bakarrik erosi ahalko dituzte sarrerak.

Albisteak (3)