Porrota Valentziaren aurka
Arratsalde beltza Mestallan (2-0)
Agentziak | Erredakzioa
Etxetik kanpo irabazteko dituen arazoak agerian utzi ditu Athleticek berriro. Gainera, Aduriz eta Laporte lesionatu egin dira.
Athleticek galdu egin du Mestallan Valentziaren aurka jokatutako partida, 2-0, bigarren zati ia osoa 10 jokalarirekin jokatu ostean, Aritz Adurizen lesioaren ondorioz.
Bilbotarrek ondo hasi dute norgehiagoka, baloi jabetza luzeekin eta zelaian ondo kokatuta. 12. minutuan, San Josek pase bikaina eman dio Lekueri eta gaztea bakar-bakarrik geratu da Alvesen aurrean, baina atezainak erantzun bikaina eman dio eta gola ekidin du.
Hurrengo jokaldian, Enzo Perezek baloia lapurtu du, Orellanari eman dio eta honek pase bikaina eman dio Naniri Valentziaren lehenengoa sartzeko.
Lehen zatiko luzapenean, Valentziak beste baloi bat lapurtu du eta Zaza bakarrik geratu da Iraizozen aurrean etxekoen bigarren gola egiteko.
Atsedenaldiaren ostean, Athletic golaren bila atera da, eta Valverdek Aduriz eta Iñaki Williams sartu ditu zelaian.
Adurizen lesioa
Baina gauzek ez dute hobera egin, alderantziz. Aritz Aduriz bere lehen korrikaldian lesionatu da eta zelaia utzi behar izan du, Ernesto Valverdek hiru aldaketak eginda zituenean (lehen zatian Laporte aldatu du, atzelariak min hartu duelako jokaldi batean).
Ondorioz, Athletic 10 jokalarirekin geratu da. Valentziak hirugarren gola egiteko aukerak izan ditu, baina bizkaitarrak ere saiatu dira. Iñaki Williamsek izan du aukerarik onena, baina Alvesek bilbotarren gola saihestu du.
Fitxa teknikoa
2 - Valentzia: Alves, Montoya (Cancelo, 79. min), Mangala, Garay, Siqueira; Enzo Pérez (Carlos Soler, 70. min), Parejo, Munir, Nani, Orellana (Bakkali, 84. min) eta Zaza.
0 - Athletic: Iraizoz, De Marcos, Bóveda, Laporte (Etxeita, 30. min), Saborit; Iturraspe (Williams, 53. min), San José, Lekue (Aduriz, 53. min), Eraso, Raúl García eta Muniaín.
Golak: 1-0, 13. min: Nani. 2-0, 45. min: Zaza.
45. min: Zaza.