Min hartuta
Aduriz baja da eta Laporte zalantza APOELen aurkako partidarako
Erredakzioa
Athleticek porrota jaso du Valentziaren aurka eta bi jokalari lesionatu egin dira. Laportek kolpea du ezker gandor iliakoan eta Adurizek lesio muskularra eskuin izterreko muskulatura iskiosuralean.
Athleticek porrota jaso du Valentziaren aurka (2-0) LaLigako 23. jardunaldiko partidan. Itxura oso txarra emateaz gain, talde zuri-gorriko bi jokalari garrantzitsu lesionatu egin dira.
Ariz Adurizek eta Aymeric Laportek min hartu dute Mestallan eta ezin izan dute partida bukatu. Aduriz aulkitik atera da, eta hiru minutu besterik ez ditu eman berdegunean. Aduriz baja izango da APOELen aurkako Europa Ligako osteguneko partidarako, baina badirudi Laporte jokatzeko prest egongo dela.
Klubak jakinarazi duenez, Aritz Adurizek lesio muskularra du eskuin izterreko muskulatura iskiosuralean eta Aymeric Laportek kolpea du ezker gandor iliakoan. Athleticek ez du argitu zenbaterainokoak diren bi jokalari hauen lesioak.
hauen lesioak.