3-0
APOELek aise irabazi dio AEL Limasoli Athleticen bisita jaso aurretik
Erredakzioa
Nikosiako taldeak 3-0 irabazi du bere zelaian astelehen honetan eta lidergoa sendotu du Zipreko ligan. San Mamesen hasieratik jokatu zuen hamaikakotik sei jokalarik atseden hartu dute.
Europa Ligako final-hamaseirenetan Athleticen aurkaria den APOELek lidergoa sendotu du Zipreko ligan. Astelehen honetan 3-0 irabazi dio AEL Limasol taldeari eta prest daude zuri-gorrien aurkako itzulerako neurketarako.
Thomas Christiansen entrenatzaileak sei aldaketa egin ditu hamaikakoan San Mamesen atera zuen taldearekin konparatuta. Yambere (erdiko defentsa), Milanov (eskuin hegaleko defentsa), Giannotas, Efrem, Bertoglio (erdilariak) eta Pieros (aurrelaria) jokalariek atseden hartu dute. Astelehen honetako partidan jokalari hauek ordezkatu dituzte: Artimatas (eskuin hegaleko defentsa), Astiz (erdiko defentsa), Cañas, Vieira, Aloneftis (erdilariak) eta De Camargo (aurrelaria).
AEL Limasolek garaipena lortu zuen APOELen aurka lehen itzulian, baina astelehen honetan ez du aukerarik izan. Viniciusek sartu du 1-0ekoa 34. minutuan, Nuno Moraisek egin du 2-0ekoa 74. minutuan eta 94. minutuan De Camargok sartu du 3-0ekoa.
rong>.