Itxi

Igandean, 18:30ean

Granadari irabazi eta Europako zaplaztekoa ahaztu nahi du Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Oscar de Marcosek ezin izango du jokatu, lesionatuta, Adurizek eta Laportek bezala. Lehoiek neurketa bakarra galdu dute etxean (0-1 Bartzelonaren aurka).

Raul Garcia eta Muniain, Granadaren aurkako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek Zipren hartutako zaplaztekoa gainditu nahi du Granadari San Mamesen irabaziz, izan ere, bilbotarrak Europa Ligatik kanpo geratu dira Nikosiako APOELen kanporaketa galdu ostean.

Ernesto Valverderen helburua animoa lehenbailehen errekuperatzea da, Europarako sailkatu eta hurrengo denboraldian berriro saiatzeko.

Liga amaitzeko azken herena falta denean, Athleticek Europarako postuetan sartu nahi du, baina, momentuz, ezin izango du Aritz Aduriz zelairatu aurrelaria lesionatuta dagoelako.

Kepa atezaina ere baja da, urtarrilaren hasieratik. Laporte ere baja da, Valentzian hartutako kolpea ez baitu oraindik sendatu, eta Oscar de Marcos ere ez dago jokatzeko moduan, aduktorean dituen arazoen ondorioz.

Granadari dagokionez, andaluziarrek bolada onari eutsi nahi diote, azken hiru partidetan bi garaipena lortu dituztelako. Erronka zaila dute San Mamesen, lehoiek partida bakarra galdu dutelako etxean (abuztuan, Bartzelonaren aurka).


Ustezko hamaikakoak

Athletic: Iraizoz; Bóveda, Yeray, Balenziaga; Iturraspe, San José; Raúl García, Muniain, Lekue; eta Williams.

Granada: Ochoa; Foulquier, Hongla, Ingason, Gastón Silva, Isaac Cuenca; Andreas Pereira, Wakaso, Aly Malle, Carcela-González; eta Adrián Ramos.

Epailea: Trujillo Suárez (Tenerifekoa).

Zelaia: San Mames.

Ordua: 18:30ean

a: 18:30ean

Albisteak (3)