Lesioa
Sabin Merino baja izan daiteke denboraldi amaierara arte
Erredakzioa
Athleticeko medikuek esan dutenez, "kolpe handia du tibia-mesetan balizko haustura-lerroarekin, hurrengo egunetan egingo zaizkion froga osagarrien bitartez baieztatu behar dena".
Denboraldi honetan Athleticeko jokalariak lesio ugari jasaten ari dira, eta igandean beste futbolari batek min hartu zuen; konkretuki, Sabin Merinok lesionatuta amaitu zuen Granadaren aurkako partida eta baja izan daiteke denboraldi amaierara arte.
Klubeko medikuek esan duetenez, "igandean San Mamesen jokatu zen partidan, jokalariak eskuin belauneko hiper-hedapena egin zuen. Horren eraginez kolpe handia sufritu zuen tibia-mesetan balizko haustura lerroarekin, hurrengo egunetan egingo zaizkion froga osagarrien bitartez baieztatu behar dena".