21:30ean Sevillaren kontra
Baja gehiegi aurkari gogorrari aurre egiteko
eitb.eus
Balenziaga, Laporte, Aduriz eta De Marcos jokalariek ez dute Sevillaren kontrako partida jokatuko. Andaluziarrak hirugarren dira sailkapenean.
Athleticek Sevillari egingo dio bisita gaur gaueko 21:30ean. 25. jardunaldiko azken partida izango da zuri-gorriena non eta Sanchez Pizjuan futbol-zelaian, egun etxean sasoian dagoen taldearen kontra.
Gainera, Ernesto Valverderen taldeak etxetik at bi partida besterik ez ditu irabazi (Deportivoren eta Granadaren kontra) eta hori gutxi balitz, baja garrantzitsuak ditu, Balenziaga, Laporte, Aduriz eta De Marcos jokalariak.
Sevillak garaipena lortzen badu puntu bakarrera izango du Real Madril eta bira Bartzelona, beraz, Sampaoliren taldeak garaipena nahi du sailkapeneko onenen artean jarraitzeko.
Gaurko partidak
RC Deportivo - At. Madril. Clos Gomez20.45.
Sevilla FC - Athletic Club. Ocon Arraiz 21.30.
Ustezko hamaikakoak
Sevilla: Sergio Rico; Mercado, Lenglet edo Carriço, Rami; Mariano, Iborra, Nasri, Escudero; Franco Vazquez, Ben Yedder eta Jovetic.
Athletic: Iraizoz; Boveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, San José; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.
Epailea: Daniel Ocon Arraiz.
Futbol-zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan.
Ordua: 21:30