Osteguneko lan saioan
Athletic Club: Fernando Amorebieta, 2-3 asteko baja
Erredakzioa
Atzelari zuri-gorriak ezker orkatila bihurritu du, aurtengo denboraldiko bere bigarren ezbeharra.
Fernando&' || 'nbsp;Amorebieta Athletic&' || 'nbsp;Clubeko jokalaria "bi eta hiru aste artean" egongo da futbol-zelaietatik kanpo, ezker orkatila bihurritu egin baitzuen ostegun arratsaldeko lan saioan Isla Canelan&' || 'nbsp;(Huelva).
Jokalariari azterketak egin dizkiote eta "hezurretan gainerako hausturarik" ez duela baieztatu dute, eta datozen egunetan hasiko ditu errekuperazio-ariketak egiten.
Amorebietaren denboraldi honetako bigarren ezbeharra da.&' || 'nbsp;Atzelari bizkaitarra gastroenteritisak jota ibili baitzen lehengo astean.