Itxi

Prest

Normaltasunez entrenatu dute Adurizek eta De Marcosek

Erredakzioa

Kepa Arrizabalaga eta Sabin Merino ez daude guztiz sendatuta;  Mikel Balenziaga ez da Lezaman izan arazo pertsonalak direla medio.

De Marcos. Argazkia: EFE

Aritz Aduriz eta Oscar De Marcos min hartuta izan dira azken asteetan, baina normaltasunez entrenatu dute gaur eta prest egongo dila Athleticek Realaren aurka igandean (12:00etan) jokatuko duen derbirako.

Aurrelari zuri-gorriak min hartu zuen Mestallan Valentziaren aurkako partidan. Zelaira bigarren zatian atera zen, eta berdegunean hiru minutu eman ostean zelaia utzi behar izan zuen lesionatuta.

Kepa Arrizabalaga eta Sabin Merino ez daude guztiz sendatuta, beraz, ez dira prest izango. Mikel Balenziaga ez da Lezaman izan arazo pertsonalak direla medio.

Albisteak (4)