Itxi

Adierazpenak

Williams: 'Juventus eta Dortmund? Ni talde handienean nago jada'

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak argi dauka datorren denboraldian talde zuri-gorrian jokatuko duela. Europako talde handien interesa eskertu du, eta ez du taldez aldatzean pentsatzen.

Iñaki Williams, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Iñaki Williams Athleticeko jokalariak argi utzi du ez duela taldez aldatzeko intentziorik datorren denboraldiari begira eta tadearen helburua Europako postuetan sartzea dela adierazi du.

Williamsek Juventusen eta Borussia Dortmunden interesa piztu du, baina jokalaria lasai dago: "Beste talde batzuek nigan duten interesa eskertzen dut, baina ni talde handienean nago jada. Lasai nago, gai hauek nire ordezkariak daramatza eta. Egunero taldekide hauekin eta ditudan entrenatzaileekin lanean aritzea ohore bat da niretzat. Ez dut taldez aldatzeko intentziorik eta horregatik arduratu egiten naute ateratzen diren albisteek". 

Datorren denboraldian Ernesto Valverdek jarraituko duen edo ez galdetuta, hau erantzun du Williamsek: "Oraindik ez dakigu jarraituko duen edo ez. Guk Valverdek jarraitzea nahi dugu, gustura eta pozik gaude berarekin".

"Adurizekin edo nirekin jokatzea ezberdina da"

Iñaki Williamsek 22 urte ditu, eta "hobetzeko asko" daukala argi du. "Aduriz maisutzat dut, eta asko ikasten dut berarekin, nire erreferentzia da. Beti laguntzeko prest dago, eta aholkuak ere ematen dizkit. Argi dago jokatzeko era ezberdinak ditugula, baina asko ikasten dut berarekin", esan du Iñaki Williamsek.

"Aduriz erregea da goitik datozen baloietan eta nik gehiago biklatzen ditut espazioak. Hala ere, Adurizek edo nik puntan jokatzen dugunean taldea ahalik eta ondoen jokatzen saiatzen da", gaineratu du Athleticeko aurrelariak.

r />

Albisteak (3)