Ostiralean, 20:45ean
Athleticek Europako postuetara itzuli nahi du
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek Eibarrekin berdinduta daude, zazpigarren postuan, eta aurreko jardunaldian galtzaile atera diren arren, bolada onean dira, azken sei partidetatik lau irabazi dituztelako.
Athleticek Las Palmas hartuko du San Mamesen Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuetara itzultzeko helburuarekin. Zuri-gorriak postu horietatik atera ziren aurreko astean Vila-realekin galdu ostean.
Ondorioz, norgehiagokak garrantzi handiagoa dauka lehoientzat kanariarrentzat baino. Las Palmasek ez du aukerarik Europarako sailkatzeko, 14 puntura baitago, eta jaitsiera postuetatik ere urrun daude (16 puntura, Betisi 4 eta 1 irabazi ondoren).
Aurreko jardunaldian Vila-realekin galdu arren, Athletic bolada onean da, azken sei partidetatik lau irabazi dituelako, eta azken 12etatok, zazpi. Gainera, jokoan ere hobera egin dute zuri-gorriek.
Sailkapenean, Athletic Eibarrekin berdinduta dago (armaginak zazpigarren dira); gipuzkoarrei 3 eta 1 irabazi zieten etxean eta hurrengo jardunaldian Ipuruara bisita egingo dute. Seigarren postua, Realarena, bi puntura dute, eta averagea alde, eta bosgarrena, Vila-real, berriz, lau puntura dute.
Valverdek jokalari guztiak jokatzeko moduan ditu.
Ustezko hamaikakoa
Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.
Las Palmas: Raúl Lizoain; Míchel Macedo, Lemos, Bigas, Dani Castellano; Roque Mesa; Halilovic, Tana, Vicente Gómez, Jonathan Viera; eta Livaja
Epailea: Estrada Fernández (Kataluniarra).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 20.45ean.
¿Deialdia: #Athletic Club - @UDLP_Oficial pic.twitter.com/KYHrl4eXEk
— Athletic Club (@athletic_eus) 13 de abril de 2017