Itxi

Athletic

Caparrosek jokalari guztiak prest ditu

Erredakzioa

Llorente eta Javi Martinez Mundialeko irabazleak entrenamenduetara itzuli dira, hala nola, Iker Munian, Aitor Fernandez eta Ander Murillo ere.

Utrerako entrenatzaileak hurrengo lagunartekoak pretatzeko jokalari guztiak ditu bere aginduetara entrenatzen.Atzo, Sudafrikako Mundiala irabazi eta gero itzuli ziren Fernando Llorente eta Javi Martinez, opor luzeagoak, merezita eduki eta gero. Europako sub-19 txapelketatik, Iker Muniain eta Aitor Fernandez ere itzuli ziren Lezamara Caparrosen aginduetara jartzeko. Azkenik, iaz Salamancan jokatu zuen Ander Murillo batu egin da ere bere taldekideei. Bost jokalari hauekin Athleticeko entrenatzaileak jokalari guztiak ditu bere agindupean eta aukeratu ahal izango ditu abuztuaren 7anjokatu duten Wolverhamptonen aurkako partidarako.

Javi Martinezek eta Llorentek, orain "Athleticekin titulu bat lortu" nahi dutela adierazi zuten heldu bezain laster, Espainiarekin Mundiala lortu eta gero.

Bideoak (1)