Itxi

Igandean, 20:45ean

Athleticek garaipena behar du Celtaren aurka, Europako lehian jarraitzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lehoiek Balaidoseko hiru puntuak irabazi nahi dituzte, Realarekin eta Vila-realekin duten lehiari eusteko.

Raul Garcia, Celtarekin San Mamesen jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Athleticek garaipena lortzeko beharrarekin iritsiko da Balaidosera, Europako postuetan sartzeko lehia estuan jarraitzeko. Bilbotarrak boladan dira: hamar garaipen lortu dituzte jokatutako azken 15 partidetan, eta zazpi jokatutako azken bederatzietan.

Ernesto Valverderen taldeak puntu guztiak irabazten jarraitu behar du Vila-realik eta Realarekin duen lehia estutik aldenduta ez geratzeko. Hiru taldeek Europa Liga jokatzea ziurtatu nahi dute Bartzelonak eta Alavesek Errege Kopako finala jokatu aurretik.  Bartzelonak finala irabaziz gero, zazpigarren sailkatuak ere Europa Liga jokatuko luke.

Athleticek bosgarren izan nahi du, seigarren baino hobeto, baina hori ez du jardunaldi honetan lortuko, Vila-realek lau puntu gehiago baititu Sportingi irabazi ostean.

Ernesto Valverderen taldeak emaitza onak lortu ohi ditu Balaidosen, 14 urte daramatza bertan galdu gabe eta zazpi garaipen lortu ditu denbora horretan.

 

Ustezko hamaikakoak

Celta: Iván Villar; Lemos, Sergi Gómez, Fontás, Roncaglia; Marcelo Díaz, Jozabed, Wass; Señé, Bongonda eta Beauvue.

Athletic: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Raúl García, Muniain; eta Williams.

Epailea: Fernández Borbalán (Andaluziako Batzordekoa)

Estadioa: Balaidos

Ordua: 20.45.

 

 

t='utf-8'>

Albisteak (3)