Liga 1|2|3
Villalibrek utzita jokatuko du Numantzian denboraldi amaierara arte
Erredakzioa
Athleticek eta Numantziak akordioa sinatu dute, eta Asier Villalibrek Soriako taldean jokatuko ditu Bigarren Mailako azken sei jardunaldiak.
Athleticek eta Numantziak astearte honetan sinatutako akordioa dela eta, Asier Villalibrek utzita jokatuko du Soriako taldean denboraldi amaierara arte. Ondorioz, Jagoba Arrasateren aginduetara egongo da aurrelari bizkaitarra.
Villalibrek Bigarren Mailako azken sei jardunaldiak jokatuko ditu Numantzian. Arrasatek zuzentzen duen taldea 12. dago Liga 1|2|3 izenekoaren sailkapenean, 45 punturekin, eta jaitsiera postutik lau puntura dago. Nastic dago jaitsiera postu horietan lehena, 41 punturekin.
rekin.