Prentsaurrekoa
Gorka Iraizozek agur esan du, hunkituta
eitb.eus
Josu Urrutia presidentearekin eta taldekideekin agertu da prentsaren aurrean bere agurraren berri ematera. Negarrez, eskerrak eman dizkie gurasoei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Urrutia Athleticeko presidentearekin eta bere taldekideekin batera agertu da gaur prentsaren aurrean Gorka Iraizoz atezaina, bere agurraren berri ematera. Negarrez, eskerrak eman dizkie babesa eman dioten guztiei, bereziki bere aitari eta amari.
KIROL IBILBIDEA
UDC Chantrea (1998-1999)
CD Basconia (1999-2000)
Bilbao Athletic (2000)
Gernika (2001-2002)
RCD Espanyol "B" (2002-2004)
SD Eibar (2004-2005)
RCD Espanyol (2005-2007)
Athletic Club (2007-2017)
Iraizoz "Nire alaben amari, eskerrak ematea besterik ez dut, maite zaitut" #athlive #EskerrikAskoGorka
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2017
Iraizoz "Ama beti egon zara nere alboan, asko maite zaitut" #athlive #EskerrikAskoGorka
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2017
Iraizoz "Aita, gau beste lekzio bat eman didazu" #athlive #EskerrikAskoGorka
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2017
Iraizoz "Momentu berezia da eta ez nekien nola hasi. Bihotzez hitz egin nahi dut, nire buruan daukadana esan" #athlive
— Athletic Club (@athletic_eus) 11 de mayo de 2017