Luigi Ferraris estadioan
Genoa-Athletic (1-0): Porrota, erasoan gaizki ibili eta gero
Josu Bilbao
Erredakzioa
Zuri-gorriek ezin izan dute talde italiarra gainditu, haien denboraldiaurreko partida txarrenean. Bilbotarrek ez dituzte erasoan ia aukerarik sortu norgehiagoka osoan.
Luca Tonik sartu du Genoaren garaipenaren gola partidako 73. minutuan, Athleticen partida pattal batean. Talde bizkaitarrak ezin izan du italiarren presioa gainditu eta ez dituzte ideaiak izan erasorako. Caparrosek Ligan erabiliko duen hamaikakoaren antzekoa zelairatu du gaur. Luigi Ferraris estadioan, eta taldeak ez du ondo eranztun.
Caparrosen mutilek agintzen hasi zuten lehen zatia, baina italiarrek ez zieten haien jokoa gehiago ezartzen utzi eta presio handia egin zuten. Muniainek aukera bat izan zuen partidako 4. minutuan baina bere jaurtiketa Eduardoren atetik at irten zen desbideraturik. Jokaldi horretatik aurrera Genoa askoz gehiago izan zen zelaian eta jokoan eta baloiaren jabetza agintzen hasi zen. Luca Tonik aukera pare bat izan zituen estrategiazko bi jokalditan baina bere burukadak Iraizozen atetik kanpora joan ziren desbideratuta. Utrerako entrenatzaileak, aurrekaldea estreinatu egin zuen denboraldiaurrean, Munian eta Toquero batera jarriz baina Bilboko taldea atzean sartuta zegoen eta ez zituzten aukera garbiak izan.
Lehen zatiak, falta larregi izan zituenak, talde bakarra izan zuen zelaian, Genoa, zeinek aukera argiak izan zituen markagailuan aurre hartzeko.
Bizkaitarrek bigarren zatia, lehen zatia bukatu zen antzera hasi zuten, atzean sartuta eta Genoa erasora irten zen, presioa mantenduz. Caparros aulkia mugitzen hasi zen eta Balentziaga Gabilondoren ordez eta David Lopez Orbaizen ordez sartu zituen taldeari bizitasuna emateko. Hala ere, zuri-gorriek ez zuten Lensen aurkako partidan erakutsitako sentsazio eta joko ona aurkitzen. De Marcos Muniainen ordez jarri zuen Orduña Utrerako entrenatzaileak baina arabarrak ez zuen ia atera jaurtitzeko aukerarik izan. Bere jaurtiketa huts egin ez zuena Luca Toni izan zen, aurrelari italiarrak 1-0ekoa jarri baiztuen ezker oinaz baloia sare barrura bultzatuz, partidako 73. minutuan.
Athleticek ez zuen hurrengo 15 minutuetan Genoaren atea iksui ere egin eta gutxigatik ez zuen talde italiarrak bigarren gola sartu 89. minutuan. Hala ere, Destrok bakar bakarrik huts egin zuen Iraizozen aurrean. Porrot honen ondoren, eta kontuan izanda gaurko hamaikakoa Ligan erabiliko duen hamaikoaren oso parekoa izango dela (Llorente eta Javi Martinez kontuan izan gabe), Caparrosek kontu hartu beharko du.