Neguan itzultzeko aukerarekin
Athletic: Diaz de Ceriok utzita jokatuko du Kordoban
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak jokalaria berreskuratzeko aukera izango du neguko merkatuan.
Athletic Clubek, Kordoba CF KEAk eta Iñigo Diaz de Ceriok akordioa lortu dute eta horren ondorioz jokalariak utzita jokatuko du Andaluziako taldean 2010-2011. denboraldian.
Athletic Clubek aukera izango du jokalaria berreskuratzeko fitxaketak inskribatzeko irekita dagoen epean, hau da 2011ko urtarrilaren 1etik 31era artean.