2019ra arte
Saboriten kontratua urtebete luzatu du Athleticek
eitb.eus
14 partida jokatu ditu Athleticekin bukatu berri den denboraldian: Bederatzi, Ligan; hiru, Kopan, eta bi, Europa Leaguen.
Athletic Club taldeak ostegun honetan jakinarazi du Enric Saborit jokalariaren kontratua urtebete luzatuko duela, eta, horrela, Bartzelonan jaiotako jokalariak datorren denboraldian ere jokatuko du talde zuri-gorrian. Kontratua ekainaren 30ean bukatzen zen.
Saborit Lezaman hazitako jokalaria da, baina Espanyolek gazte mailan fitxatu zuen. Hain zuzen, zurrumurruek zioten talde bartzelonarrak berriro fitxatu nahi zuela Athleticeko jokalaria, baina kontratua urtebete luzatuta, Saborit talde zuri-gorrian geratuko da.
14 partida jokatu ditu Athleticekin bukatu berri den denboraldian: Bederatzi, Ligan; hiru, Kopan, eta bi, Europa Leaguen. Mikel Balenziaga ezker hegaleko defentsaren ordezko naturala da, eta taldean duen parte hartzea handiagoa izan daiteke Kuko Zigandarekin. Izan ere, duela bi denboraldi Bilbao Athleticen jokatu zuen Saboritek entrenatzaile nafarraren aginduetara.