Kargatzen...
Itxi

#EutsiYeray

Athleticeko jokalariek ilea moztu dute Yerayri elkartasuna agertzeko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Guztiak atzelari gaztearekin batera agertzen dira klubak zabaldutako argazkian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticeko jokalariek ilea moztu dute Yeray Alvarez taldekideari elkartasuna agertzeko. Yeray kimioterapia tratamendua jasotzen ari da, barrabiletan duen minbizia sendatzeko.

Athleticek twitterren bota du talde guztiak Yerayrekin batera eta ilea moztuta egindako argazkia.

"Zurekin gaude, @yerayalvarez4! #EutsiYeray" da argazkiarekin batera klubak botatako mezua. Argazkia Lezaman egindako entrenamenduaren ostean egin dute.

 


t='utf-8'>

Albisteak (3)

Bideoak (1)