Aresoren fitxaketagatik
Osasunak Athleticekin harremanak haustea erabaki du
Erredakzioa
Bizkaiko klubak Jesus Areso talde gorritxoko harrobiko jokalaria fitxatu du Ligan futbolariaren etete klausulak ezarritako dirua ordainduta. Ondorioz, harremanak haustea erabaki du Nafarroako klubak.
Osasunak Athleticekin harremanak apurtzea erabaki du. Hala jakinarazi du klub gorritxoak ostiral honetan. Athleticek Jesus Areso Osasunako harrobiko jokalaria fitxatu du Ligan 450.000 euroko etete klausularen dirua ordainduta.
Ondorioz, Osasunak adierazi du:
1. Osasuna minduta dago klub bizkaitarrak izan duen jarrerarekin. Gehiegikeria iruditzen zaigu bere botere ekonomikoa erabiliz gure jokalaria liluratu izana. Izan ere, duela egun gutxi Areso ilusio handiarekin zegoen Osasunak lehen taldearekin denboraldiaurrea egiteko eman zion aukerarekin.
2. Athleticek azken asteetan izan duen jarrerak. Jokalariez galdetuz eta adiskidantzazko partida baten eskaerari era burlatian erantzunez, errespetu falta azaldu du.
3. Osasunak ez dio Athletici Alex Berenguer bere etete klausula baino prezio baxuagoan saldu eta horren ondorioz, mendeku moduan etorri da Bilboko klubak Areso fitxatu izana.
4. Honegatik guztiagatik Osasunako zuzendaritza-batzordeak aho batez erabaki du Athletcekin harremanak haustea. Ondorioz, ez gara Athleticekin bilduko jokalariengatik akordioak lortzeko ezta beste gauza batzuetaz hitz egiteko ere.
Larunbat honetan, uzatilak 8, Osasunak prentsaurrekoa egingo du Sadarreko prentsa aretoan gai honen inguruko xehetasun guztiak azaltzeko.