Kargatzen...
Itxi

3-2, Baselen aurka

Athleticek porrota jaso du denboraldi-aurreko lehen partidan

A.B.

Zuri-gorriek 3-2 galdu dute Baselen aurka. Balenziagak txartel gorria ikusi du 30. minutuan, eta bat gutxiagorekin utzi du taldea. Sabin Merino eta Kike Sola izan dira Athleticeko golegileak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek 3-2 galdu du Baselen aurka denboraldi-aurreko lehen partida. Lensen (Frantzia) jokatu da norgehiagoka, eta Ziganda entrenatzailea porrotarekin estreinatu da.

Zuri-gorrien hasierako hamaikakoa hauxe izan da: Herrerin; Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga; Beñat, Vesga, Sabin Merino, Raul Garcia, Muniain eta Aduriz. Partida azkar jarri zaio maldan gora Athletici, Balenziagak penaltia egin eta txartel gorria ikusi baitu 30. minutuan. Delgadok ez du huts egin, eta 1-0ekoa sartu du Baselentzat. Jokalari bat gutxiagorekin ibili arren, Athleticek neurketa berdindu du, Sabin Merinok 39. minutuan sartutako golari esker (1-1).

Zigandak aldaketak egin ditu bigarren zatiari ekiteko, eta hamaikako hau atera du: Remiro; De Marcos, Etxeita, Boveda, Saborit; Rico, Iturraspe, Susaeta, Cordoba; eta Sola. Neurketaren 49. minutuan, Kike Solak 1-2koa sartu du, eta aurretik jarri du Athletic. Baselek, ordea, partida berdindu du (2-2) 60. minutuan, Van Wolfswinkelen golarekin. Azken txanpan, 84. minutuan, Pululuk bere taldeari garaipena eman dion gola sartu du (3-2).

Albisteak (4)

Bideoak (1)