Larunbatean, 22:00etan
Athletic-Atletico: Zaleen aurrean azterketa
Erredakzioa
Gaizka Toquero da Caparrosek duen zalantza bakarra hasierako hamaikakoa osatzeko.
Athleticek zaleen aurrean jokatuko du estreinakoz denboraldi honetan. Larunbatean Atletico Madrilen kontra arituko dira 22:00etatik aurrera. Lehen jardunaldian hiru puntu batu zituzten zuri-gorriek Herculesen futbol-zelaian eta oraingoan ere helburu bera izango dute.
Disfrutatzeko moduko neurketa izango da: San Mamesen, gaueko 22:00etan eta Atletico Madrilen kontra. Gaizka Toquero da Caparrosek duen zalantza bakarra.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Aurtenetxe; Susaeta, Gurpegui, Javi Martinez, Gabilondo; Toquero eta Llorente.
Atletico Madril: De Gea; Perea edo Valera, Godin, Dominguez, Antonio Lopez; Reyes, Assuncao, Raul Garcia, Simao; Forlan eta Kun Aguero.
Epailea: Undiano Mallenco
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 22.00.