Athletic Club
Iturraspe: 'Galdu arren zaleek harro egon behar dute bere taldeaz'
Erredakzioa
Athletic Clubeko erdilariaren ustez Atletico Madrilen aurkako partidan "sentsazioak ez ziren txarrak izan".
Ander Iturraspe Athletic Clubeko erdilariak Lezaman adierazi du Atletico Madrilen aurka galdu egin zuten arren "zaleek harro egon beharra" daukatela taldeak "esfortsu handia" egin zuelako.
"Taldeak lan asko egin zuen, baina partidaren denborak eramatea falta izan zitzaigun", esan du Ander Iturraspek. "Etxean jokatzen genuen lehen partida zen, ezin izan genuen denboraldiaurrean ere etxean jokatu eta zaleak pozik eta disfrutatzen ikustea nahi duzu. Emaitza aurka izan genuen. Gehiago eta hobeto jokatu nahi genuen, baina agian gehiegi nahib genuen", gaineratu du.
"Atletico Madrilen aurkako partidako sentsazioak ez dira inola ere txarrak. Horrela jarraitu eta egin genituen akatsak zuzentzen baditugu taldeak gora egiteko aukera asko izango ditu", adierazi du Iturraspek.
Prentsaurrean hitz egin duen beste jokalaria Markel Susaeta izan da. Eibarko jokalaria Sportingen aurkako partidaren inguruan mintzatu da: "Molinongo partida polita, baina zaila izango da", esan du.
"Sportingek denbora asko darama entrenatzaile honekin (Manolo Preciado) eta jokalari arriskutsuak ditu. Motibaturik egongo dira azken jardunaldian garaipena lortu baitzuten. Zaila izango da, baina Molinonen daramagun bolada ona ez apurtzea espero dugu", adieraziz bukatu du.