Itxi

Reala eta Osasuna, igandean

Athletic Club-Bartzelona partida, irailaren 25ean 22:00etan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Realak Mallorcaren aurka jokatuko du irailaren 26an 17:00etan Iberostar estadioan. Osasunak egun eta ordu berean etxean jokatuko du Espanyolen aurka.

Espainiako Futbol Liga Profesionalak gaur eman ditu jakitera BBVA Ligako bosgarren jardunaldiko partiden ordutegiak.

Athleticek FC Bartzelonaren aurka jokatuko du larunbatean irailaren 25ean 22:00etan. San Mamesko norgehiagoka Klubeko Egun Erdia izendatu zuen talde zuri-gorriak.

Realak eta Osasunak igandean, irailaren 26an 17:00etan jokatuko dute. Txuri-urdinek Iberostar zelaian jokatuko dute Mallorcaren aurka eta gorritxoek Espanyol izango dute aurkari Reyno de Navarran.

Bosgarren jardunaldiko partida guztien eguna eta ordutegia:

Larunbata, irailaren 25a

18:00 Sporting-Valentzia
20:00 Levante-Real Madril
22:00 Athletic Club-Bartzelona

Igandea, irailaren 26a

17:00 Racing-Getafe
17:00 Deportivo-Almeria
17:00 Espanyol-Osasuna
17:00 Mallorca-Real Sociedad
19:00 Hercules-Sevilla
21:00 Atlético Madril-Zaragoza

Astelehena, irailaren 27a

21:00 Malaga-Vila-real



Albisteak (2)