Itxi

Europa Liga

Athleticek partida bat berdindu eta beste bat galdu du Grezian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute Atenasen, Panathinaikosen aurkako joaneko neurketa.

Mikel Balenziaga, Brujasen aurka denboraldiaurrean jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Athleticek bi partida jokatu ditu Grezian, Europako futbol txapelketa ezberdinetan; lehenengoan berdindu egin zuten, eta bigarrenean, galdu.

Lehen partida 1968. Urteko azaroaren 20an jokatu zuten, Panathinaikosen aurka, hain zuzen, Ferias Kopa zelakoaren bigarren kanporaketan.

Orduan Rafa Iriondo zen Athleticeko entrenatzailea, eta norgehiagoka hutsean amaitu zen. Astebete geroago San Mamesen jokatutako partidan bilbotarrak 1 eta 0 gailendu ziren Txetxu Rojok egindako gol bati esker.

20 urte ondoren, 1988-89 denboraldian, lehoiek Atenaseko AEK izan zuten aurkari UEFAko Kopako lehen kanporaketan.

Norgehiagoka 1988ko irailaren 7an jokatu zuten, eta greziarrek 1 eta 0 irabazi zuten. Partida hartan Joseba Agirrek lesio larria izan zuen, eta ezin izan zuen denboraldi osoan jokatu.

Itzuliko neurketan, Howard Kendallek zuzendutako taldeak emaitza irauli zuen partidako lehen 5 minutuetan bi gol sartuta. Genar Andrinua eta Peio Uralde izan ziren golegileak.

ren golegileak.

Albisteak (3)