3 gol 6 minutuan
Eromena Atenasen (2-3)
eitb.eus
Panathinaikos 2-0 irabazten ari zela, Athleticek hiru gol jarraian sartuta, Europa Ligan egoteko aurrerapausoa handia eman du Apostolos Nikolaidis futbol-zelaian.
Dinamo Bucarest kaleratu ondoren Panathinaikosi egin dio aurre Athleticek play offetako joaneko partidan. Aurreneko partida jendez gainezka izan den Apostolos Nikolaidis futbol-zelaian jokatu du Kuko Zigandaren taldeak; helburua emaitza on bat atetzea zen hurrengo astean San Mamesen kanporaketa erabakitzeko eta zuri-gorriek 2-3 irabazi zuten partida arraroan.
Lehen zatian etxeko taldeak agindu zuen eta 28. minutuan Robin Lodek jokaldi bikain batean 1-0ekoa egin zuen Panathinaikosen alde. Emaitza horrekin amaitu zen lehen zatia.
Bigarrenean Athleticek aurrerapausoa eman zuen, baina talde greziarra kontraerasora arriskutsuagoa zwn eta 54.ean Bryan Cabezasek bigarren gola egin zuen.
Gauzak oso gaizki zeudenean heldu ziren zoratzeko sei minutuak. Adurizek egin zuen lehen gola 67.ean Muniainen erdiraketan, ondoren De Marcosek berdinketa 70. minutuan eta hiru minutu beranduago, penaltiz, Adurizk berriro egin zuen gola markagailua irauliz.
2-3ko emaitzarekin amaitu zen partida.
Hauxe da Athleticek aurkeztu zuen hamaikakoa Panathinaikosen kontra: Iago Herrerin, Laporte, Beñat (76' San José), Muniain (83' Susaeta), I.Lekue (56' Williams), X.Etxeita, De Marcos, Aduriz, Vesga, Raul Garcia eta Balenziaga. Aulkian: Arrizabalaga, E.Boveda, Saborit, San Jose, Williams, Susaeta eta Mikel Rico.
Panathinaikosen, bestalde, Vlachodimos, Koutroumbis, Nuno Reis, Altman (51' Luciano), Molins, Zeca, Cabezas (81' Donis), Lod, Kourbelis, Hult eta Moledo jokalariek jokatu zuten. Aulkian, Steele, Donis, Luciano, Kolovetsios, Chatzigiovanis, Evangelou eta Pispas.
Golak
1-0, 28' Robin Lod
2-0' 54' Bryan Cabezas
2-1 67' Aritz Aduriz
2-2' 70' De Marcos
2-3 73' Aritz Aduriz, penaltiz
Epailea: Manuel de Sousa (Portugal). Txartel horiak: Raul Garcia, Etxeita, Kourbelis eta San Jose
Futbol-zelaia: Apostolos Nikolaidis