Lesionatuta
Aduriz, lunbalgia zorrotzak jota
eitb.eus
Aurrelari zurigorriaren 'bilakaeraren zain' daude Athleticeko zerbitzu medikuak.
Aritz Aduriz, Athleticeko aurrelaria, lunbalgia zorrotzak jota dago, eta Athleticeko zerbitzu medikuek esan dutenez, 'bilakaeraren zain' geratuko da.
Zurigorriak Jose Angel 'Kuko' Zigandak zuzendutako entrenamendua utzi zuen asteartean bizkarrean mina zuelako. Fisioterapeutek artatu zuten, baina zelaia uztea erabaki zuen.
a erabaki zuen.