Kargatzen...
Itxi

Minbizia gainditu du

Datozen egunotan emango diote senda-agiria Yerayri

Erredakzioa

Leer en Castellano

Athleticek jakitera eman duenez, Yeray Alvarezek ondo erantzun dio minbiziaren aurkako tratamenduari, eta laster hasiko da taldekideekin berriro.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak barrabiletan zuen minbizia gainditzeko hartu behar izan duen tratamendua bukatu du, eta datozen egunetan emango diote senda-agiria. Athleticek berak eman du horren berri, ohar baten bidez, asteazken gauean San Mamesen Atletico Madrilen aurkako partida jokatu ostean.

Hala dio oharrak: "Bere gaixotasuna dela eta ekainean aurreikusi zen tratamendu fasea amaitu du. Hurrengo egunotan sendagilearen alta jasoko du eta taldekideekin batera egingo du apurka-apurka, zaintza aktiboaren programa antolatzen den aldi berean".

Aipatu norgehiagokaren ostean Kuko Ziganda entrenatzaile zuri-gorriak eman duen prentsaurrekoan pozik azaldu da. "Itxura denez baieztatu egiten da Yeray erabat osatuta dagoela", esan du Zigandak. Horrenbestez, bere aginduetara laster izatea espero du zuri-gorrien prestatzaileak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)