Lesio larria
Iker Muniainek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsita dauka
eitb.eus
Zoryaren aurkako partidaren amaieran lesionatu zen. Sendatzeko zenbat denbora beharko duen zehaztu ez badute ere, gutxienez sei hilabete eman beharko ditu nafarrak jokatu gabe.
Iker Muniainek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsita dauka, Athleticek aditzera emandakoaren arabera.
Jokalari nafarrak min hartu zuen ostegunean San Mamesen, Europa Ligan, Zorya Luhansk taldearen aurka jokatutako partidaren amaieran.
Klubak ez du zehaztu jokalariak zenbat denbora beharko duen lesioa sendatzeko, baina, aurreikuspenen arabera, gutxienez sei hilabete beharko ditu.
2015ean, Muniainek lesio berdina izan zuen beste hankan, eta zortzi hilabete eta erdi eman zituen jokatu barik.