Lesioa
Muniaini egin beharreko ebakuntza astelehenera aurreratu dute
Erredakzioa
Hasiera batean, ebakuntza asteazkenerako aurreikusita zegoen. Athleticeko jokalariak eskuin belauneko aurrealdeko lotailuko haustura dauka eta sei hilabete emango ditu bajan.
Iker Muniaini egin behar dioten ebakuntza asteazkenetik astelehenera aurreratzea erabaki dute. Athleticeko jokalariak eskuin belauneko aurrealdeko lotailuaren hautsi zuen Athleticek Europa Ligan Zoryaren aurka jokatutako partidan.
Hasiera batean, eta medikuak nafarraren egoera aztertu ondoren, ebakuntza urriaren 11rako aurreikusi zuten, baina orain data bi egun aurreratzia erabaki dute.
Iker Muniainek horrelako lesio bat duen bigarren aldia da. 2015eko apirilaren 4an ezkerreko belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen jokatutako partidan. Orduan zortzi hilabetre behar izan zituen guztiz osatu eta taldekideekin batera jokatzeko.