San Mamesen
Athleticek bere hobekuntza berretsi du Sevillari irabaziz (1-0)
Agentziak | Erredakzioa
Zurigorriek garaipena lortu dute San Mamesen, Mikel Vesgak atsedenaldiaren atarian lortutako golari esker.
Kepa Arrizabalaga eta Mikel Vesga protagonista izan dira Athleticek Sevillaren aurka lortutako garaipen garrantzitsuan (1-0). Bilbotarrek sei partida eman dituzte garaipenik lortu.
Partida bizia izan da, bi taldeek duten guztia eman dute eta zaleak ere lehoiak etengabe animatzen izan dira, Bilbon giro sargoria izan den arren.
Berizzoren taldeak aukera argiak izan ditu baina Kepak geldiketa bikainak egin ditu. Vesga eguneko beste protagonistak partidako gol bakarra egin du atsedenaldiaren atarian, Raul Garciak hasitako jokaldi baten ondorioz.
Horren aurretik, Kepak geldiketa bikainak egin ditu Wissam Ben Yedderrej eta Lionel Carolek egindako jaurtiketei.
Athleticeko jokalariek bi penalti eskatu dituzte, baina epaileak ez du ez bata ez bestea adierazi. Lehenengoa, 13. minutuan, baloiak Caroleren eskuan jo duenean, baina epailearen ustez Sevillako jokalariak nahi gabe eman dio baloiari besoarekin.
Bestea, 47. minutuan. Raul Garciak baloia errematatu du eta Corchiak eskuarekin urrundu du, argi eta garbi, baina Iglesias Villanueva epaileak ez du ezertxo ere adierazi.
Azkenean, 1-0, Athleticek sei partidako bolada txarra etetea lortu du, andaluziarrei irabaziz.
Fitxa teknikoa
1 - Athletic: Kepa; Lekue, Unai Núñez, Laporte, Balenziaga; San José, Vesga; Susaeta (Sabin Merino, 90. min), Raúl García (Williams, 70. min), Córdoba (Iturraspe, 83. min); eta Aduriz.
0 - Sevilla: Sergio Rico; Corchia, Kjaer, Lenglet, Carole; Pizarro, N'Zonzi (Krohn Dehli, 21. min), Franco Vázquez; Navas (Corchia, 60. min), Correa (Muriel, 77. min) eta Ben Yedder.
Golak: 1-0, 40. min: Vesga.