Itxi

Athletic

Gurpegi: 'Hobetzeko lan egin behar dugu'

Erredakzioa

Amorebieta ez da taldekideekin entrenatu, Llorente Espainiako selekzioekin bilduko dira asteartean eta Javi Martinez etxean geratuko da azkenean ez du 21 urtez azpikoekin jokatuko.

Athleticek goizeko 10:30ean egin du lan-saioa eta Amorebieta izan da taldekideekin aritu ez den bakarra. Llorente bihar elkartuko da Espainiako selekzioarekin, Aritz Adurizekin batera. Javi Martinez baja izango da azkenean 21 urtez azpiko selekzioarekin. Ez du astelehenean egin zioten azken proba gainditu.

Carlos Gurpegi izan da protagonista Lezamako prentsaurrekoan. Andosillako erdilariaren hitzetan: "nola jokatu behar ez denaren adibidea bilatzen baldin badugu, Mestallako lehen 35 minutuetan aurki dezakegu. Goian presionatu behar genuen eta ez genuen egin. Cesar-ek baloia bere zentralekin jokatzen zuen eta horrela ez goaz inora. Partida bi jarraian galdu eta gero zentzazioak ez dira onenak, baina hobetzeko lan egin behar dugu. Gure esku dago berriro gerta ez dadin".