Kargatzen...
Itxi

0-2

Athleticek porrota jaso du Bartzelonak baino hobeto jokatu duen arren

Erredakzioa

Leer en Castellano

Zuri-gorriek 0-2 galdu dute San Mamesen. Zigandak zuzentzen duen taldeak hainbat abagune izan ditu, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu.

Athletic-Bartzelona partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleticek 0-2 galdu du Bartzelonaren aurka San Mamesen. Zuri-gorriek Barçak baino askoz hobeto jokatu dute, baina ez dira aurkariaren ate aurrean asmatzeko gai izan.

Ondo ekin dio partidari Athleticek, baina Bartzelonak eman du lehen abisua Kepak harrapatu duen Messiren jaurtiketa baten bitartez. Ondoren, hainbat abagune izan ditu talde zuri-gorriak; 13. minutuan Lekueren jaurtiketa kanpora joan da Umtitirengan jo ostean, 17. minutuan Adurizek buruz egindako errematea Ter Stegen atezainak gelditu du, minutu bat beranduago Williamsek gaizki erramatatu du gola sartzeko aukera izan duenean, eta 19. minutuan Ter Stegenek Adurizen errematea gelditu du, aurrelariak oso gaizki jaurti ostean. Athleticen abagune-sorta honen ondoren etorri da Bartzelonaren erantzuna, baina Kepa atezainaren eta zutoinaren artean Messiren gola eragotzi dute. Neurketako 33. minutuan Luis Suarezen jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik, eta 37. minutuan etorri da blaugranen gola; Jordi Albak pasea eman dio Messiri eta honek 0-1ekoa sartu du. Lehen gola sartu ostean, bigarrena sartzeko abagunea izan du Bartzelonak, baina Paulinhoren errematea langara joan da.

Bigarren zatian ere ondo eta erasokor zelairatu da Zigandak zuzentzen duen taldea eta Raul Garciaren burukadak langa jo du, 53. minutuan. Athletic baloiaren jabe eta nagusi izan da bigarren 45 minutuetan, baina ezin abagune argirik sortu, ezta aurkariaren ate aurrean asmatu ere. Lehiako 69. minutuan, Cordobak oso behartuta egin du errematea Williamsen eradiraketaren ostean, eta hurrengo jokaldian, Raul Garciaren erremate gurutzatua kanpora joan da. Erasoan ekin eta ekin ibili da talde zuri-gorria, baina ezin Ter Stegenen atea zulatu; 76. minutuan, Cordobaren bolekada kanpora joan da langa gainetik, eta hurrengo jokaldian Aduizek area barrutik egindako jaurtiketa Bartzelonako atezainak harrapatu du. Berdinketaren bila itsu-itsuan jo du Athleticek azken minutuetan eta 85.ean, Ter Stegenek zuri-gorrien gola eragotzi du, Adurizen erremateari erantzun bikaina emanda. Azken minutuan, Bartzelonak 0-2koa sartu du Paulinhoren bitartez, kontraerasoan.

Fitxa teknikoa:

0 - Athletic: Kepa; Boveda, Unai Nuñez, Laporte, Lekue; Iturraspe, San Jose (Beñat, m.68); Williams (Susaeta, m.83), Raul Garcia, Cordoba; eta Aduriz.

2 - Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Paulinho, Rakitic; Andre Gomes (Nelson Semedo, m.83), Messi eta Luis Suarez.

Golak: 0-1, m.36: Messi. 0-2, m.91: Paulinho.

Epailea: Martinez Munuera.

rtinez Munuera.

Albisteak (3)