Itxi

Igandean, Celtaren aurka

Athleticek garaipena lortu nahi du geldialdiaren aurretik

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriak Celtaren aurka jokatuko du igandean Balaidosen, 16:15ean.

Raul Garcia, Celtari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Celtaren aurka jokatuko du igande honetan, 16:15ean, Balaidosen Ligako 11. jardunaldiari dagokion partida. Bi taldeak Ligako azken bi partidak galtzetik datoz, eta dinamika txarra iraultzea izango dute helburu.

Zuri-gorriek arnasa hartu zuten ostegunean Ostersundsi irabazita Europa Ligan. Partida gogorra izan zen, eta Zigandak hamaikakoan aldaketak egitea espero da. Kepa Arrizabalaga izango da atezain titularra eta posible da Mikel Ricok edo Vesgak hasieratik jokatzea zelai erdian. Susaetak ere hasieratik joka lezake Cordobaren edo Williamsen ordez. Ziganda entrenatzaileak Beñaten baja izango du, aste honetan egingo baitiote ebakuntza Munichen pubalgia arazoak sendatzeko.

Celtak Emre Morren baja izango du Athleticen aurkako neurketarako. Facundo Roncaglia ere baja da, min hartuta jarraitzen baitu. Juan Carlos Unzueren deialdian den berritasun nagusia da Diego Alende harrobiko jokalaria.

Ustezko hamaikakoak:

R. Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Sergi Gomez, Jonny; Radoja, Hernández, Wass; Aspas, Pione Sisto eta Guidetti.

Athletic Club: Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, Raul Garcia, Córdoba; eta Aduriz.

Epailea: Gil Manzano.

Zelaia: Balaidos.

Ordua: 16.15ean.

Albisteak (3)