Ebakuntza Munichen
Beñati egindako ebakuntza ondo eta arazorik gabe joan da
Erredakzioa
Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote pubiseko arazoak konpontzeko, astelehen honetan, Munichen. Ebakuntza ondo atera dela adierazi du Athleticek.
Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote azaroaren 6an, Munichen, pubisean zeukan patologia sendatzeko. Ebakuntza eta ebakuntzaren osteko prozesua ondo atera direla jakinarazi du Athleticek.
Azken orduko arazorik ez badago, asteartean jasoko du senda-agiria, eta orduan itzuli ahalko du etxera. Medikuen arabera, 4 eta 8 aste bitartean beharko ditu erabat sendatzeko.
bat sendatzeko.