Itxi

1. maila

Adurizek 2019ra arte berritu du kontratua Athleticekin

eitb.eus

Leer en Castellano

Jokalariak hurrengo denboraldia bukatu arte jarraituko du zuri-gorriekin. Deuseztatze klausula 40 milioi eurokoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athletic Clubek eta Aritz Aduriz jokalariak kontratua berritu dute, eta, hala, 2019ko ekainaren 30era arte egongo da talde zuri-gorrian, gutxienez.

Futbol taldeak jakinarazi duenez, deuseztatze klausula 40 milioi eurokoa da.

Kontratua sinatu eta gero, Aduriz "oso pozik" azaldu da beste denboraldi batez jarraituko duelako, eta eskerrak eman dizkio Athletici. Jokalariak esan duenez, kluba ia bere familiaren parte da.

"Ezinbestean, oso pozik nago, eta eskerrak eman nahi dizkiot Athletici, ia nire familiaren parte da", esan du kontratu berria sinatu ondoren egindako adierazpenetan.

Hala, jokalari donostiarra pozik agertu da "beste urtebetez jarraitu ahal izateagatik, eta, beti bezala, konfiantza hori bueltan ematen saiatzeko". "Orain arte bezala, (bere jardunarekin) pozik" jarraitzea espero duela erantsi du.

Urrutia eta Aduriz, gaur. Argazkia: Athletic Club

Albisteak (2)

Bideoak (1)