Igandean, 20:45ean
Athleticek garaipena behar du Vila-realen aurka
Erredakzioa
Norgehiagoka igande honetan jokatuko da, 20:45ean, San Mamesen.
Athleticek bolada txarra ahaztu nahi du Vila-realen aurka igande honetan. Norgehiagoka San Mamesen jokatuko da, 20:45ean eta zuri-gorriek garaipena behar dute, puntu premia larrian baitaude.
Neurketa honetarako Iker Muniainen, Beñat Etxebarriaren eta Yeray Alvarezen bajak izango ditu Jose Angel Ziganda entrenatzaileak. De Marcos taldearekin entrenatzen hasi da aste honetan, baina goizegi da jokatzen hasteko. Atean Kepa Arrizabalaga egongo da, Lekuek, Nuñezek, Laportek eta Balenziagak osatuko dute defentsako lerroa, Iturraspe eta San Jose izango dira zelai erdian, Williams eta Cordoba hegaletan, Raul Garcia punta-erdi postuan eta Aritz Aduriz aurrealdean.
Vila-realek, aldiz, Sergio Asenjo, Bruno Soriano, Andres Fernandez, Samu Castillejo, Ruben Semedo eta Alvaro Gonzalez jokalarien bajak ditu iganderako. Calleja entrenatzaileak Roberto Soriano edo Denis Cheryshev jar litzake zelai erdiko lerroan eta aurrealdea Bakambu eta Sansonek osatuko dute. Deialdia osatzeko, bigarren taldeko Ander Cantero, Pau Francisco, Ramiro Guerra eta Daniel Rabaseda jokalariak deitu ditu Vila-realeko entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, San Jose; Williams, Raul Garcia, Cordoba; Aduriz.
Vila-real: Barbosa; Mario, Bonera, Victor Ruiz, Jaume Costa; Rodri, Trigueros, Soriano edo Cheryshev, Fornals; Bakambu, Sansone.
Epailea: Medie Jimenez.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 20.45ean.