Itxi

Igandean

Athletic-Zaragoza: Ustaritzek hasieratik jokatuko du

ETB

Fernando Amorebieta ez dago jokatzeko moduan eta, ezustekorik gertatzen ez bada, Abadiñoko jokalaria izango da bere ordez hamaikakoan. Litekeena da baita Javi Martinezek jokatzea.

Athleticen albiste onak Joaquin Caparrosentzat. Zuri-gorriek Zaragozaren aurkako partida prestatzen jarraitzen dute eta gaur Lezaman entrenatu dute.

Lan-saioan Ustaritz eta Javi Martinez normaltasunez aritu dira eta okerrik ezean bata zein bestea hasieratik arituko dira igandean San Mamesen. Ustaritzek denboraldiko lehen minutuak jokatuko ditu igandean Zaragozaren aurka. Fernando Amorebieta ez dago jokatzeko moduan, eta ezustekorik gertatzen ez bada, Abadiñoko jokalaria izango da bere ordez hamaikakoan.

ligako azken partidan ere, Valentzian, Ustaritzek izan zuen Amorebietaren ordez jokatzeko aukera. Baina azken entrenamenduan lesionatu zen eta aukera galdu zuen. Ustaritzek hainbeste denbora egin du neurketak aulkitik ikusten. Hala ere berak ez du norgehiagoka azterketa bezala hartzen.

Caparrosek ez du oraindik argitu Aurtenetxeren ordezkoa zein izango den, baina Koikilik ditu jokatzeko aukera gehien. Litekeena da baita, Zaragozaren aurka Javi Martinezek jokatzea. Valentziaren aurkako azken neurketan kolpe bat jasan zuen belaunean baina dagoeneko ahaztuta dauka Athleticeko jokalariak eta jokatzeko moduan dago.

Albisteak (3)