Itxi

San Mames

Athletic-Zaragoza (2-1): Garaipena, baina ez borobila

Erredakzioa

Zuri-gorriek erraztasunez gainditu dute Zaragoza Iraolaren eta Llorenteren golei esker. Hala ere zapore gazi-gozoa utzi du partidak, Ibai Gomez debutariak lesio larriarekin utzi baitu berdegunea.

Athleticek&' || 'nbsp;Zaragozari irabazi dio&' || 'nbsp;(2-1)&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Mamesen erraz, Iraolak eta Llorentek partidaren hasieran egindako golei esker.&' || 'nbsp;Brauliok aldea murriztu du partida amaitu baino segundo batzuk lehenago.

Susaetak, partidako onena, ireki zuen Zaragozakoen atzealdea etxekoen bi goletako protagonista bihurtu baino lehen.

Lehenengo gola Iraolari eman zion. Usurbilgoak, bere 300. partidan zuri-gorrien elastikoarekin, bolea ikusgarri batekin egin zuen lehengo gola.

Bigarrena, Llorenteri. Jokaldi ederra egin zuen eskuin-hegaletik eta Llorentek buruz sare barruan jarri zuen baloia, hogeigarren minuturako bigarrena eginda.

Zaragoza sarrera gogorrak egiten saiatu zen zuri-gorrien jokoa eteteko. Horrela, txartelak pilatzen joan dira Pinterrek bigarren horia ikusi arte. 52. minutua zen eta horrek partida oso aldeko jarri zion Athletici.

Partida ia erabakita zela, Ibai Gomez gazteak sekula ahaztuko ez dituen bi une bizi izan zituen. Lehenengoa, goxoa; bigarrena, oso mingarria.

Lehenengo, debuta egin zuen Athleticekin, eta gainera San Mamesen; hiru minutu geroago min hartu zuen larri, batez ere bere taldekideen erreakzioa eta bere oinaze-aurpegia ikusita.

Partidaren azken txanpan, Athleticek gola sartzeko aukerak izan zituen, baina galdu egin zituen azken pasean eta errematean kale eginda.

Gola Zaragozak egin zuen partida amaitzeko segundo gutxi batzuk gelditzen zirela. Brauliok maisuki atzean utzi zituen atzelari guztiak eta Iraizoz gainditu.

Fitxa teknikoa:

2.- Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Ustaritz, Koikili; Susaeta, Gurpegui, Javi Martínez, Muniain (Gabilondo, 80''); Toquero (Ibai Gómez, 66''); Igor Martínez, 71'') eta Llorente.

1.- Real Zaragoza: Doblas; Diogo, Lanzaro, Contini, Ponzio; Pinter; Braulio, Gabi, Ander Herrera (Boutahar, 62''), Bertolo (Marco Pérez, 71''); eta Sinama Pongolle (Jorge López, 82'').

Golak: 1-0, 11. min.: Iraola. 2-0, 23. min.: Llorente. 2-1, 94. min.: Braulio.


Albisteak (1)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)