Abenduaren 7an
Zorya-Athletic partida ikusteko sarrerak, 4 eta 7 euroren truke
Agentziak | eitb.eus
Guztira 350 sarrera bidali ditu Ukrainiako taldeak UEFA Europa Leagueko azken jardunaldiko partidarako.
Liga Europako 6. jardunaldiko partida jokatuko dute abenduaren 7an Lviv Arena futbol-zelaian Zorya Luhanskek eta Athleticek.
Neurketa horretarako 350 sarrera bidali ditu Ukrainiako taldeak, 4 euroko salneurria dituzte 200 eta gainerako 150ak 7 eurokoa.
Talde zuri-gorriak puntu bat behar du norgehiagoka horretan hurrengo faserako txartela erdiesteko.