Gaur, 21:30ean
Athleticek ez du ezustekorik nahi Formenteraren aurka
Erredakzioa
Asteazkenean jokatuko dute zuri-gorriek Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partida San Mamesen. Joanekoa bana (1-1) berdindu zuten. Kepa eta Yeray deialditik at geratu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek Formenteraren aurka jokatuko du gaur, 21:30ean, San Mamesen, final-hamaseirenetako itzuliko partida. Joaneko neurketa berdinduta (1-1) amaitu zen.
Partida honetan, aldaketak egingo ditu hamaikakoan Jose Angel Ziganda entrenatzaileak. Kepa Arrizabalaga min hartuta dago, eta ez da deialdian sartu, eta Yeray Alvarezek alta jaso zuen, baina, Zigandak esan duenez, "Yeray ez da deialdietan sartuko epe laburrean". Ondorioz, Iago Herrerin izango da atezain titularra; Lekuek, Etxeitak, Laportek eta Saboritek osatuko dute defentsako lerroa; zelai erdian, San Josek eta Vesgak jokatuko dute, hegaletan Susaeta eta Cordoba dituztela; Aketxek joka lezake horien aurretik; eta aurrealdean, berriz, Kike Sola, Sabin Merino edo Raul Garcia egon litezke.
Bestalde, Formenterak ezustekoa eman nahi du San Mamesen, talde zuri-gorriaren garai txarraz baliatuta. 300 zale izango dituzte harmailetan taldea babesten. Formentera 14. postuan da Bigarren B Mailako III. multzoan, eta Tito Garcia San Juan entrenatzailea ezingo da aulkian egon, lau partidako zigorra bete behar baitu Oloten aurkako partidan kanporatu egin baitzuten. Asteburuan, golik gabe berdindu zuen Herculesen aurka (0-0). Asteazkeneko partidarako, Dailos Tejera bajan dago, eta zalantzan daude Bruno Vinicius eta Fobi Kingsley.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iago Herrerin; Lekue, Etxeita, Laporte, Saborit; San Jose, Vesga; Susaeta, Aketxe, Cordoba; Raul Garcia.
SD Formentera: Marcos; Rosa, Samu, Bonilla, Fobi; Alvaro, Liñan, Garmendia, Gabri, Juan Antonio; Bruno.
Epailea: Carlos Del Cerro Grande.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 21:30.