Itxi

UEFA Europa League

Reala-Salzburgo eta Spartak-Athletic kanporaketen datak eta ordutegiak

Erredakzioa

Leer en Castellano

Joaneko partidak otsailaren 15ean eta itzulikoak otsailaren 22an jokatuko dituzte bi euskal taldeek. Joanekoak 19:00etan izango dira eta bueltakoak 21:05ean.

UEFA Europa League. Argazkia: EFE

UEFAk astelehen honetan egin du Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketen zozketa Nyon Suitzako udalerrian. Realak Salzburgo izango du aurkari eta Athleticek Spartak Mosku taldearen aurka neurtuko ditu indarrak.

Realak Anoetan jokatuko du joaneko partida, otsailaren 15ean, 19:00etan. Itzuliko neurketa, aldiz, Austrian jokatuko dute txuri-urdinek, otsailaren 22an, 21:05ean. Bestalde, Athleticek Moskun jokatuko du joaneko neurketa, otsailaren 15ean, 19:00etan, eta itzulikoa San Mamesen, otsailaren 22an, 21:05ean.

Final-hamaseirenetako joaneko partidak:

Asteartea, otsailaren 13a

Izar Gorria - CSKA Mosku (18:00)

Osteguna, otsailaren 15a

Astana - Sporting (17:00)

Borussia Dortmund - Atalanta (19:00)

Niza - Lokomotiv Mosku (19:00)

Kopenhage- Atletico Madril (21:05)

Spartak Mosku - Athletic Club (19:00)

AEK Atenas - Dinamo Kiev (21:05)

Celtic - Zenit (21:05)

Napoli - Leipzig (21:05)

Olympique Lyon - Vila-real (21:05)

Reala - Salzburgo (19:00)

Partizan Belgrad - Viktoria Pilsen (21:05)

Steaua Bukarest - Lazio (21:05)

Ludogorets - Milan (19:00)

Östersund - Arsenal (19:00)

Olympique Marseilla - Braga (19:00)

Final-hamaseirenetako itzuliko partidak:

Asteazkena, otsailaren 21a

CSKA Mosku - Izar Gorria (18:00)

Osteguna, otsailaren 22a

Lokomotiv Mosku - Niza (17:00)

Sporting - Astana (19:00)

Atalanta - Borussia Dortmund (21:05)

Atletico Madril - Kopenhage (19:00)

Athletic Club - Spartak Mosku (21:05)

Dinamo Kiev - AEK Atenas (19:00)

Zenit - Celtic (19:00)

Leipzig - Napoli (9:00)

Vila-real - Olympique Lyon (19:00)

Salzburgo - Reala (21:05)

Viktoria Pilsen - Partizan Belgrad (19:00)

Lazio - Steaua Bucarest (19:00)

Milan - Ludogorets (21:05)

Arsenal - Östersund (21:05)

Braga - Olympique Marseilla (21:05)


 

Albisteak (1)