Itxi

Igandean 19:00etan

Sevilla-Athletic: Pizjuaneko lehorteari amaiera eman nahian

Erredakzioa

17 urte daramatzate Sevillan garaipena lortu barik. Ander Iturraspe, Oscar de Marcos eta Mikel Balenziaga dira Caparrosek eskainitako zerrendako nobedadeak; Igor Martinez etxean geratu da.

Athleticek Sevillaren aurka jokatuko du igande honetan Sanchez Pizjuanen (19:00etan) eta Ander Iturraspe, Oscar de Marcos eta Mikel Balenziaga dira Joaquin Caparrosek eskainitako zerrendako nobedade nagusiak.

Iraizoz, Toquero, Koikili, Ustaritz, San Jose, Llorente, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegui, Ion Velez, Javi Martinez eta Muniain jokalariek osatzen dute zerrenda,

Erabaki teknikoa dela eta, Igor Martinez etxean geratu da. Ibai Gomezi ebakuntza egin zioten ostiralean, Ocio lesionatuta dago eta baita Fernando Amorebieta eta David Lopez ere. Jon Aurtenetxe, Espainiako selekzioarekin.

Ustezko hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Koikili; Susaeta, Javi Martinez, Gurpegui, Muniain; Toquero eta Llorente.

Albisteak (3)

Bideoak (1)