Min du orkatilan
Kepak ez du derbia jokatuko min hartuta dagoelako
eitb.eus
Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezaina azken orduko baja da Realaren aurkako derbirako. Eskuin orkatila handituta esnatu da, eta ezin du hanka lurrean jarri.
Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezaina azken orduko baja da Realaren aurkako euskal derbirako. Partida, larunbat honetan jokatuko da San Mamesen, 16:15ean. Atezaina baja da min hartuta dagoelako.
Mundu guztiaren ahotan da Kepa bere etorkizuna zehaztu gabe dagoelako, baina derbian baja izateak ez du zerikusirik bere etorkizunarekin. Ondarroako atezaina eskuin orkatila handituta esnatu da larunbat honetan, hanka lurrean jarri ezin duela. Ondorioz, ez dago derbia jokatzeko baldintzetan eta Iago Herrerin izango da atezain titularra.