Ostiralean, 19:30ean
Villamarin, emaitza on bat lortzeko plaza paregabeaa
eitb.eus
Zuri-gorriek emaitza onak lortu dituzte azken urteetan Sevillan, azken zazpi partidetan lau garaipen erdietsi dituzte.
Athletic Clubek Real Betis taldearen kontra neurtuko ditu indarrak datorren ostiralen LaLiga Santanderreko 17. jardunaldiko partidan. Neurketa arratsaldean jokatuko da, 19:30ean, Benito Villamarineko futbol-zelaian.
Azken urteetan zuri-gorriek emaitza onak lortu dituzte bertan, azken zazpi partidetan lau garaipen erdietsi dituzte.
4 garaipenak
2007-2008 denboraldian 1-2 (Mark Gonzalezek / Yestek eta David Lopezek, penaltiz).
2008-2009 denboraldian 0-1 (Javi Martinezek).
2013-2014 denboraldian 0-2 (Muniainek, penaltiz, eta Guillermok).
2014-2015 denboraldian 1-3 (Ruben Castrok, penaltiz / Williamsek 2 eta Raul Garciak).
Berdinketa bat
2012-2013 1-1 (Ruben Castrok, penaltiz / Adurizek).
2 porrotak
2011-2012 denboraldian 2-1 (Ruben Castrok eta Nelsonek / Javi Martinezek).
2016-2017 denboraldian 1-0 (Ruben Castrok).
>