Itxi

Negoziaketak

Urrutia, 'aukera guztiak' agortzeko prest Kepak kontratua berritu dezan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Athleticeko presidentearen arabera, bi aldeak orain dela hilabete bat akordio batera heldu ziren, eta kluba orain jokalariaren erabakiaren zain dago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Urrutia, Athleticeko presidentea, Kepa Arrizabalagak talde zurigorriarekin kontratua berri dezan 'aukera guztiak agortzeko' prest dago, baina onartu du urtarrilaren 1etik aurrera beste talde batekin ofizialki negoziatzeko daukan aukerak egoera alda dezakela.

Prentsaurrean, Urrutiak bi aldeak "orain dela hilabete bat akordio batera" heldu zirela esan du, eta kluba orain jokalariaren erabakiaren zain dagoela.

Keparekin izandako negoziaetak "15 hilabeteko etengabeko prozesua izan da", Ondarroako atezaina "titularra ez" zenetik, eta klubak "beste aldeak nahi zuena detektatzeko" gai izan dela esan du.

"Hitz egien jarraitzen dugu, atea ez dago itxita, eta ez dakit baietz ala ezetz esango duen. Orain egin behar duguna pausu bat gehiago ematea da", gehitu du, Fernando Llorenteren kasua gogoratuta. Negoziaketa luze baten ondoren, Llorentek ez zuen kontratua berritu.

Zentzu horretan, transferentzia bat egiteko ez dela inolako kontakturik egon esan du, "ez taldearen inguruarekin ezta Real Madrilekin ere".

Urrutiaren arabera, "ez da egia" Athleticek Julen Guerreroren 13 urteko semea fitxatzeko interesatu ez denik. Udan, Guerrerok "familia etorkizun hurbilean Bilbora mugitzeko asmorik ez duela" esan zion Jose Maria Amorrorturi, Athleticeko kirol zuzendariari.

l zuzendariari.

Albisteak (3)

Bideoak (1)