Sendatze-prozesua
Muniain hasi da baloia astintzen
eitb.eus
Jokalari zuri-gorriari urriaren 9an egin zioten eskuin belauneko lotailu gurutzatuan zeukan haustura sendatzeko ebakuntza.
Iker Muniain Athleticeko jokalariak bideo bat argitaratu du bere sare sozialetan ostegun honetan, eta bertan ikus daiteke nola astintzen dituen hainbat baloi bere eskuineko hankarekin.
Jokalari zuri-gorriari urriaren 9an egin zioten eskuin belauneko lotailu gurutzatuan zeukan haustura sendatzeko ebakuntza. Europa Ligako Zorya Luhansken aurkako partidan jasan zuen lesioa.
Operazioaren ostean ezarritako epeen arabera, Muniainek sei hilabeteko gutxieneko sendatze-epea ezarri zioten, eta horri futbolaria berriz jokatzen ikusteko aldia gehitu behar zaio.
Ya vienen los reyes magos..¿
— Iker Muniain (@IkerMuniain10) 4 de enero de 2018
10 pic.twitter.com/DvG9LXowq6
Alabaina, argitaratutako irudiak aintzat hartuta, Muniainen suspertze-bidea bide onetik doala esan daiteke.