Hasierako akordioa
Athleticek Cristian Ganea jokalaria fitxatu du
eitb.ues
Athletic Clubek eta FC Viitorul Constantak hasierako akordioa erdietsi dute Cristian Ganea jokalaria gurean aritzeko 2018ko uztailaren 1etik aurrera,
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Clubek eta FC Viitorul Constantak hasierako akordioa erdietsi dute Cristian Ganea jokalaria gurean aritzeko 2018ko uztailaren 1etik aurrera, 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietan, kontratua denboraldi gehigarriaz luzatzeko aukerarekin.
Cristian FC Viitorul Constantaren jokalaria izango da 2018ko ekainaren 18ra arte. Beraz 2017-2018 denboraldia aipaturiko taldearekin jokatuko du.
11 urte zituela Bizkaira heldu zen errumaniarra eta Baskonian eta Indartsun jokatu zuen, baita Euskadiko Selekzioarekin gaztea mailetan. Egun, Basaurin gurasoak eta arreba bizi dira.
Errumaniako futbolera heldu baino lehen Mallorca Bn eta Santanyi taldean aritu zen, 2013an ASA Targu Moresarekin sinatu zuen.
Cristian Ganearen fitxaketa bigarrena da, Eibarreko Ander Capak ere Athleticekin jokatuko baitu hurrengo denboraldian.
o denboraldian.