2023ra arte
Iñigo Lekuek kontratua berritu du Athleticekin
eitb.eus
Athletic Clubek eta Iñigo Lekue jokalariak akordioa sinatu dute jokalariak talde zuri-gorrian jarraitzeko 2023ko ekainaren 30era arte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Club taldeak iragarri du 2023ko ekainera arte berritu duela Iñigo Lekue jokalari bilbotarraren kontratua. Etete klausula 40 milioi eurokoa da, baina 50 milioira igotzeko aukera dago, baldintza batzuk betetzen badira.
Lekuek 24 urte ditu eta 2013-2014 denboraldian iritsi zen Bilbao Athleticera, Baskoniatik. Gaur egun, hirugarren denboraldia egiten ari da zurigorrien lehen taldearekin. Orain arte 91 partida jokatu eta lau gol sartu ditu Athleticekin.
Astebeteko epean talde zuri-gorriak jakinarazi duen hirugarren kontratu berritzea izan da Lekuerena, Iago Herrerin atezainarena eta Xabi Etxeita defentsarena iragarri ondoren, 2021era eta 2019ra arte, hurrenez hurren.
urrenez hurren.