Gaur, 21:00etan
Athleticek Getaferi irabazi nahi dio, eta sailkapenean madrildarrak gainditu
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek zortzi partida daramatzate porrotik jaso gabe, eta jokatutako azken 15 puntuetatik 11 irabazi dituzte.
Athleticek Getaferi egingo dio bisita gaur. Madrildarrak bilbotarren aurretik dira sailkapenena, puntu bateko aldearekin, eta garaipena lortuta lehoiek aurrea hartu nahi diote Bordalasen taldeari.
Getafe bederatzigarren da sailkapenean, 26 punturekin, eta hiru puntura dute seigarren postua. Zigandaren taldeak, berriz, 25 puntu ditu, eta azken lau urteetan Europan jokatzeko sailkatzea lortu dute.
Getafen animoso daude Malagari 1 eta 0 irabazi ostean. Emaitza horrek Michel Malagatik botatzea ekarri zuen. Bordalasen taldeak Lehen Mailan izandako 13 urteetan egindako lehen itzulirik onena egin du aurten.
Bilbotarrei dagokienez, zortzi partida daramatzate galdu gabe, eta azken 15 puntuetatik 11 irabazi dituzte.
De Marcos, Kepa Arrizabalaga, Mikel Balenziaga eta Iker Muniain baja dira, eta, ondorioz, litekeena da Zigandan Espanyolen aurka bana egin zuen talde bera zelairatzea.
Ustezko hamaikakoak
Getafe: Emi o Guaita; Damián, Djené, Cala, Antunes; Portillo, Arambarri, Fajr, Amath; Shibasaki, Jorge Molina.
Athletic: Iago Herrerín; Lekue, Unai Núñez, Laporte, Saborit; Williams, Iturraspe, Mikel Rico, Susaeta; Raúl García, Aduriz
Epailea: Jesús Gil Manzano (Extremadurako batzordekoa).
Estadioa: Coliseum Alfonso Perez.
Ordutegia: 21.00etan.